miércoles, 29 de octubre de 2008

ETB3


Hona hemen Wikipediarako egin dudan ETB3ren inguruko sarrera:



ETB3, 2008ko urriaren 10ean martxan jarri den telebista kate digital berria da, Euskal Telebistak 1982an sortutako ETB1 eta 1986an sortutako ETB2ren ondoren, kaleratu duen hirugarren katea , hain zuzen.



Bere osotasunean euskaraz emititzen den priektu berri honek gazteei eta umeei zuzendutako programazioa eskaintzen du batez ere. Beraz bertan aurki dezakegun programazioaren artean marrazki bizidunak eta fikziozko telesailak nagusitzen dira.



Honetaz gain kultura bultzatzearen aldeko apostua egin du ETB3-k dokumentalei eta produkzio propioko programei tarte handi bat eskainiz.




Azkenik aipatu beharra dago ETB3 erabat murgildu dela aro digitalean eta beraz ezin dela señale analogikoaren bidez eskuratu.

No hay comentarios: